Vinyasa Yoga

Gizarteak pentsatzen duenaren kontra, yoga ez da beti estatikoa.

Yogaren bidez hainbat gorputz sekuentzia lortu nahi dira dinamika eta energia intentsitate ezberdinen bidez. Postura ezberdin horiek indarra, flexibilitatea, kontrola eta erlaxazioaren hobekuntza lortzen lagunduko digute, minak eta arazo fisikoak ekiditeko.

Norberaren muskulu kateei erabilera berriak emateak, indarberritzeak eta energia oreka berritzeak, gure kontzientzia garatzen dute, gorputza eta arima bateratu eta horrela, dimentsio espiritual zabalago batera heltzea lortuko dugu.

Postura egonkorren eta arnasketa natural baten bitartez, gorputzaren eta espirituaren armonia lor dezakegu.

Hatha Yoga

Hatha Yogaren helburuak flexibilitatea handiagoa lortzea, egoera fisiko hobetzea, eta nerbioen kontrola eta erlaxatzeko dugun ahalmena lantzea dira. Hori guztia, postura estatikoetan, arnasketan, kontzentrazioan eta erlaxazioan oinarrituz.

Bestalde, egitura muskular zuzena (batez ere bizkarrezur sendoa), baita energia fisiko eta nerbioso egokia lortzen laguntzen du

Anusara Yoga

Anusara Yoga filosofia tantrikoan oinarritzen da alineazioaren printzipio unibertsalak jarraituz. Poztasuna eta alaitasuna yoga saioetan eta egunerokotasunean erabiltzera bultzatzen gaitu.

Asana guztietan oso agerian dago “alineazioaren printzipio unibertsala”, saio bakoitzaren atalik garrantzitsuena dela esan genezake, horrela,  gorputz, bihotz eta buruaren arteko alineazioa lantzen dira .

Yin Yoga

Noizean behin Yin Yoga-ko saio bat egiteak abantaila fisiko eta energetiko ugari dakartza.

Oso egokia da erlaxazio sakon bat lortzeko. Bizkarrezurra indartzen, energia blokeak askatzen eta gorputzean ditugun energia fluxuak ugaritzen laguntzen du.

Hata Yoga tradizionaletik eratorritako praktika indartsu bat da, Indiako Yogaren, Taoismo Txinatarraren eta mendebaldeko zientziaren eraginak dituena. Praktika mantsoa da, artikulazio, lotailu eta ehunetan jartzen du arreta.

Postura gehienak lurrean gauzatzen dira eta 3 eta 15 minutu bitarteko iraupena izaten dute.

Geldik egotea benetako erronka da Yin Yoga egiterakoan. Praktika honen bidez, presentzia eta pazientzia edukitzen eta beharrezko ez dugun guztiari “joaten” uzten ikasten da.

Yin Yang Yoga

Yoga taoista da, Yoga pasiboaren (Yin) eta Yoga kementsuaren (Yang) arteko konbinazioa.

Praktika hauetan bi estiloak lantzen dira, saioaren hasierako asana dinamikoenen, naiz bukaerako asana lasaiagoen onurak biltzen ditu eta saioak “lokuluxka” batekin amaitzem dira (beti ere, esna eta kontziente).

Saio hauek Yin Yang praktiken osagarriak dira (ez dira ordezkoak).

Ashtanga Yoga

Indiako Hegoaldean Sri K. Pattabhi Jois de Mysore-ren irakaskuntzetan oinarritutako praktika. Arnasketari lotutako posturen lotura energetikoen bidez odol-zirkulazioaren eta barne berokuntzaren hobekuntzak dakartza, muskulu eta organoetako toxinak ezabatzen laguntzen baitu. Praktika kementsu honetan, zure energiarik garrantzitsuenak piztu eta burua meditazio egoera natural batera eramango dugu.

Yoga Nidra

Sanskritoan “Nidra”-k lo egin esan nahi du. Nidra Yoga, Loaren Yoga izenarekin ere ezaguna, “esna amestea” da, zeinak erlaxazio maila osora eramango gaituen. Swami Satyananda-k garaturiko teknika hau, tentsio muskularrak, emozionalak eta psikikoak ekiditen laguntzeko tresna bat da.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar