Gertuko talde profesionala

team_image
Liquid Flow Vinyasa. Yin. Nidra. CEO

Esther Fernandez

Bidaiari amorratua, kirolaren eta naturaren maitale sutsua.
Yogako Nazioarteko Aliantzarekin harreman zuzena duten eta gaur egun punta puntan dauden maisuekin ikasia.

Emily Kuser-ekin, Hatha Anusara modalitatean diplomatua.
Simon Park-ekin, Vinyasa Yogan diplomatua.
Philippe Beer Gabel-ekin, Yoga Nidran diplomatua.

Horiez gain, munduan zehar maisu askorekin egoteko aukera izan du. Hauek ikusi, entzun eta sentitzeak asko lagundu dio gaur egun lantzen duen estilora heltzeko.

Bere saioak buruaren eta gorputzaren arteko alineazioan oinarritzen dira. Nire estiloa Yoga tradizionalean kokatu daiteke, gaur egungo bizitza erritmora egokitua eta munduan zehar eginiko praktiketan inspiratutakoa.
Jendeari “pilotu automatikoa” deskonektatzen eta bere izaera kontzientea aktibatzen laguntzea gustatzen zait, horrela arnastu, inguruarekin bat egin, une bakoitzeko sentsazioak gozatu eta bizitzea da nire helburua.

Oso pozik nago zuei Tidorera ongi etorria emateagatik!

team_image
Flow Vinyasa. Rishikesh.

Yoana Iturain

20 urterekin izan nuen antsietate krisi baten ondorioz hasi nintzen Yoga egiten, eta orduz geroztik, praktikak nire lan-bizitzan (kazetari, ekoizle eta nazioko eta nazioarteko agente komertziala) eta nire bizitza familiarrean, etxekoandrea eta bi semeren ama, eta freesurfer gisa asko lagundu dit.Nire yoga ikaskuntzako bide luze amaiga bat izan da eta irakasle bikain ugariren eskutik egin dut. Guztiak gogoratzen ditut era berezi batean eta oso eskerturik egongo naiz bitza osoan zehar. Venezuelan Aida eta Francia Medina, eta Euskal Herrian Peti Marticorena, Koldo, Mar Eizagirre eta Esther Fernandez izan dira besteak beste irakasle horietako batzuk.
Azken urteotan surfeko irakasle moduan aritu naiz eta bertan yoga munduan ikasitako balio asko aplikatu ahal izan ditut. Honek bultzatu nau Yogako Eskola Internazionalean titulazioa lortzera. Bertan yogako saio bat emateko horren beharrezkoak diren konfiantza, profesionaltasuna eta segurtasuna lortu ditut.

team_image
Pilates

Aitziber

Fisioterapeuta eta osteopata lanbide bezala eta Pilates munduan ikuspuntu biomekaniko eta anatomiko batetik formakutza ugari ditut.
Gizakion gorputzak sortarazten zizkidan kuriositate eta zalantzengatik sartu nintzen mundu honetan. Nola gaude eginak? Nola funtzionatzen dugu? Nola mugitzen gara? Nola eragiten digu jaten dugunak? Nola eragiten digute emozioek?
Hori guztiagatik,``art of movement`` edota ``mugimenduaren artea`` -ren jarraitzaile sutsua naiz bizitzeko estilo bezala, gorputzaren eta buruaren arteko erlazioan sinisten dut.
Nork ez du bilatzen mugimenduaren bidez, naiz eta hau oso txikia izan, bere emozioak espresatze edo kudeatze hori?
Benetan atsegin dut naturarekin bat egitea, munduko edozein txoko naiz persona ezagutzea edota kultura berriak ezagutzea.
Bizitza osoan ikasle izango naizela jakinik, inguratzen didan guztiak aberasten nau.

team_image
Ashtanga

Sara Berridi

Osasunarentzan abantaila ugari dituela entzun eta irakurri ostean hasi nintzen yoga egiten, nire burua gehiago zaintzeko helburuarekin. Oraindik buruan ditut lehen saioaren amaieran nituen sentsazioak, aurretik inoiz bizi izan ez nituen ongizatee eta erlaxazio sentsazioak. Baina benetan gustatu zitzaidana, nire pentsatzeko eran naiz emozioetan zituen onurak ziren, yoga egitearekin batera nituen buruhausteak aldendu eta arnasketarekin bat egitea lortzen bait nuen.

Yoga fisikoa praktika osoaren zati txiki bat baino ez da. Berari esker, gaur egun nire burua hobeto ezagutzen dut, gorputzak zer eskatzen didan jakin dezaket eta gehiago errespetatzen dut. Norberak bere burua zenbat eta gehiago maitatu eta zaindu, besteekin dituen jarrerak ere egokiagoak direla iruditzen zait. Horretan datza Yogak niretzako, nork bere buruarekiko eta ingurukoekiko loturetan.

team_image
Ashtanga

Pedro Cormenzana

Medikuntza munduan 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen zirujaua eta yogi sutsua naiz.
Ashtanga Vinyasa-ko Yoga irakaslea , RYT 250-k zirutatua. Ashtangako klaseak ematen ditut, baita Yoga munduarekin zerikusia duten zenbait Tailer antolatu ere.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar